Tximista eta zaparrada festa atzo iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ira. 5a, 10:30

Ondorengo ikus-entzunezkoan ikusgai atzoko ekaitzak eman zuenaren laburpena.

Egundoko ekaitza bota zuen atzo iluntzean, egun osoan bero hezea egin ondoren. Tximista eta trumoi festa ikaragarria izan zen lehenik eta behin, 20:45 aldera hasi zena. Zerua lainoz estalita zegoen eta tximisten elektrizitateak horren zehatz ikusteko aukerarik izan ez bazen ere, argitasun betea ematen zuten ikus-entzunezkoan bistaratu daiteken bezala. Jarraian, sekulako euri zaparra bota zuen, haize bolada zakarrarekin. Ekaitzak ez zuen luze iraun, ordubete geroago dena baretuta baitzegoen.