Aiala Ostalaritza Eskolak ETBko 'Sukalerrian' saioan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ira. 13a, 10:00

Lordi Etxaondo sukaldari eta irakasleak zenbat gomendio eman ditu kutsatze gurutzatua ekiditeko; izan ere, garaiotan ohikoa izaten da beroaren ondorioz, eta gaixotasunak eragin ditzake.

Joseba Argiñano sukaldari eta telebista aurkezle zarauztarrak gidatutako ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioak sartu irtena egin zuen atzo Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan. Zehazki, bertako gozogintza irakaslea den Lordi Etxaondok parte hartu zuen kutsatze gurutzatua zer den eta nola saihestu daitekeen azaltzeko.

Gauzak horrela, Etxeondok azaldu zuen kozinatzeko osagai desberdinak erabiltzean horietako bakoitzak dituen bakteriak nahasten direnean gertatzen dela kutsadura gurutzatua delakoa. Halaber, zehaztu zuen uda sasoian ohikoagoa izaten dela beroa dela-eta, eta gaixotasunak eragin ditzakeela herritarren artean jaterakoan. Hori ekiditeko gakoa sukaldariak erabiliko dituen tresna guztiak garbi izatea dela argitu zuen, eta horretarako hainbat gomendio ere eman zituen.