Ainitze Zumeta: "Oso urduri iritsi nintzen Uliako Harrira, ez neukan konfiantzarik"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ira. 18a, 09:00

Ainitze Zumetak abuztuan irabazi zuen Uliako Harria, eta marka berria ezarri zuen, 17 altxaldi eginda. Horri buruz eta etorkizuneko asmoez aritu zen Zumeta Biba Zuek saioan.

ETB1eko saioan zehar, zarauztarrak azaldu zuen txapela eta marka berria ezartzea ez zituela espero, eta aurrera begira bere helburua "txapel gehiago lortzea" izango dela.