Inkestan galdera berria: Zein da gehien erabiltzen duzun sare soziala?

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko aza. 15a, 11:00

Zarauzko Hitzak herritarrek zein sare sozial duten gustukoen jakin nahi du, eta, horretarako, inkesta jarri du martxan. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko galdeketa, prezioen igoerak eragin al duen herritarren erosteko ohituretan izan zen.

Prezioen etengabeko gorakada honetan, kontsumo ohiturak aldatu ote dituzten galdetu zien Zarauzko Hitzak urrian bere irakurleei hedabidearen atari digitalean. Erantzun zutenen erdiak, %51,2ak, produktu merkeagoak erosten dituela erantzun zuen, eskaintza bereziei eta beherapenei arreta gehiago jarrita. %21,95ek erosketak ohiko moduan egiten dituela zehaztu zuen, eta %19,51ek, berriz, beraien ohitura aldatu den arren, kalitatezko produktuak ordaintzen jarraitzen dutela. Gutxiengo bat izan zen  gutxiago erosten dutenak, hau da, %7,32ak.