Mikel Kazalis: "Urteak eman ditut gitarra ukitu gabe, baina orain lehen baino hobeto jotzen dut"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 10a, 12:00

Anestesia taldeko Mikel Kazalis gitarrista elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Anestesia musika taldeak Azken Heriotza bira egingo du aurten. Lehen zuzenekoa apirilean emango dute Biarritzen, eta azkena ekainean, Gasteizen; tartean, Donostia, Atarrabia, Azpeitia eta Bilbon ere izango dira. Osasun arazoa eta pandemia medio, lau urteko eten luzea izan du taldeak oholtzetatik kanpo, baina orain gogotsu daudela adierazi du Mikel Kazalisek zuzenekoetara itzuli eta jarraitzaileekin unea partekatzeko.