Danel Agirre: "Hemen ez bezala, Alemanian zahar asko hiltzen da bakarrik, inongo laguntzarik jaso gabe"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ots. 27a, 14:00

Berlinen bizi den zarauztarra Euskal Herrian da egunotan eta Euskadi Irratiko estudiora joan da bisitan. Hain justu hedabide horretako kolaboratzailea da eta Amarauna saioan elkarrizketatu dute.

Danel Agirre Berlinen bizi den kazetari zarauztarra Euskal Herrira itzuli da oporraldian eta aberrian antzeman dituen aldaketez aritu da Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Zentzu horretan, gustatu zaizkion eta gustatu ez zaizkion gauzei buruz hitz egin du, eta Alemaniakoekin alderatu ditu.

Euskadi Irratiko kolaboratzailea da Agirre eta hedabidearen estudiora joan da bisitan txakurrarekin batera.