Fernando Llorente eta David Silva elkarrekin aritu dira Astin

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mar. 9a, 13:00
Fernando Llorente ezkerrean eta David Silva eskuinean. (@david21lva)

Bi futbolari ohiak errekuperazio saioak egiten ari dira eta Zarauzko futbol zelaia baliatu dute lan horretarako. Sekula ez dute talde berean kointziditu, baina ongi ezagutzen dute elkar.

David Silva Realeko eta Eibarreko futbol jokalari ohiak irudi bitxia zabaldu zuen joan den ostegunean bere sare sozialetan. Bertan, Silva bera Fernando Llorente Athleticeko eta Eibarreko futbolari ohiarekin ikusi zitekeen Asti futbol zelaian. Bi futbolari ohiek sekula ez dute bat egin klub berean, baina ongi ezagutzen dute elkar, besteak beste, Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketa irabazi zutelako. Hala, elkarrekin egin zuten errekuperazio saioa Zarauzko futbol zelaian.

Llorenterentzat ez zen lehenengo aldia izan Astin, aurrez ere egin baititu saioak bertan. 2021ean, esaterako, Eibarrekin fitxatu aurretik bertan egin zituen prestaketa lanak. Oraingoan, ordea, ez da bakarrik etorri, Silva lagunarekin etorri baita, esan bezala.