Hainbat zarauztar harri-jasotzailek hartuko dute parte bihar estreinatuko den 'Harri Herri' programan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 14a, 09:00
Hodei Iruratagoiena 'Izeta IVĀ ' harriarekin lanean.

Bihar estreinatuko da Harri Herri herri kirol programaren bigarren edizioa. Harri-jasotzea oinarri duen txapelketa astelehen gauetan ETB1en eskainiko da 22:30etik aurrera.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri programa bihar estreinatuko da ETB1en, 22:30etik aurrera. Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 32 harri-jasotzailek hartuko dute parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira. Talde bakoitzak kapitain bana izango duelarik. 

Bada, hainbat partaide zarauztar izango ditu programak: Ainitze Zumeta, Lierni Osa, Maddi Gesalaga, Mikel Lopetegi Urra, Xabat Olaizola, Iraitz Arruti Burni, Imanol Royo Lartain eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV ibiliko dira indarrak neurtzen.