Game Erauntsiako Gari Larrañaga 'Sukalerria'-n izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 15a, 10:15

Euskara eta bideojokoak uztartzen dituen elkartearen nondik norakoak kontatu ditu zarauztarrak ETB1ko telesaioan.

Game Erauntsia elkartea aurkezten aritu zen elkartearen presidente Gari Larrañaga zarauztarra Joseba Argiñanok ETB1en gidatzen duen Sukalerrian saioan. Euskara eta bideojokoak uztartzen dituen elkartea da: komunitate moduan hasi zen eta gaur egun hainbat ekitaldi antolatzen ditu.