Antigoaleko hiztegia

Abaildu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko urr. 25a, 16:47
Neka-neka egin, eraitsita geratu

abaildu. ad. Neka-neka egin, nekez lehertu.

abail eginda (abail-abail eginda) edo abailduta erabiltzen da erabat nekatuta adierazteko. Abaildu hitzak horixe esan nahi du: erabat nekatu, akitu, eraitsita geratu. Hala ere, zuhaitzen adarrak frutaren pisuz makurtuta daudenean abail eginda daudela esan ohi da, abailduta. Nekea adierazteko metafora polit eta ihartu bat da, agian.