Antigoaleko hiztegia

Mataputxa, mataputxeta

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 16a, 14:43
Arrainei buruan eman eta akabatzeko erabiltzen den makila edo mazoa

mataputxa, mataputxeta. iz. Arrainei, bereziki handiei (atuna, legatza, toila, kolaioa…) buruan eman eta akabatzeko erabiltzen den makila edo mazoa.

Egoskorkeria adierazteko erabiltzen da konparazioetan, eta hala esaten da: mataputxa baino egoskorrago haiz! Zokor-mazoa edo arkamurka jar daitezke mataputxa dagoen tokian, egoskorkeriaren neurria ez da horregatik aldatuko.