Antigoaleko hiztegia

Otarri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 16a, 14:48
Argazkia: Jose Luis Díez Varona

Kolore berdexkako harri bolkanikoa

otarri. iz. Harri bolkanikoa, kolore berde ederrekoa, beste izen batez ofita deitua.

Entzun izan dut harri hauek aski preziatuak zirela esne-harriak egiteko, hau da, supazterrean bero-bero egin, nolabait garbitu eta esnea zegoen kaikura sartuz esnea irakinarazteko. Otarri izena otetik letorkioke, agian. Santi Onaindia Basetaren ezizenetako bat izan zen Otarri. Zarautz inguruan zinkunarri ere deitzen zaio.