Antigoaleko hiztegia

Ahasa

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 6a, 09:32
Kirten biko aizto handia

ahasa. iz. Kirten biko aizto handia.

Ahasa aizto handi zapal bat da, aizto-ahoari perpendikularki jarritako bi kirten dituena. Barrikagintzan erabiltzen da barrika osatzen duten oholak leuntzako, arrabotaz egin ohi den era bertsuan. Lan egiteko era da bestelakoa, arrabotaz hurbiletik urrutira, ahasaz urrutitik hurbilera. Gorputzetik urrutien dagoen lekutik hasi eta norberak bere aldera erakarriz erabiltzen da ahasa, bi kirtenetatik tira eginez. Zestero edo otarregileek ere erabiltzen zuten, gaztainondoen aldakaitz edo altsumak uretan beratu ondoren haietatik zumitzak ateratzeko. Beharbada ahasei eman zitzaien azkeneko erabilera intsinis pinuei azala kentzearena izan zen, pinuak zurituta eramateak prezio hobea zuen garaian.