Antigoaleko hiztegia

Garraztarro, karraztarro

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 6a, 09:35
Garraztarroa (Yury75).

Birigarroaren antzeko hegaztia

garraztarro, karraztarro. iz Birigarroaren eta zozoaren genero bereko txoria, birigarroa baino handiagoa, hego azpiak zurixkak dituena (Turdus viscivorus).

Garraztarroa (Zarautzen karraztarroa deitua gehienetan) birigarroaren antzekoa da. Marraskilo txikiez gain (harri baten gainean kraskatzen ditu mokoarekin) mihuraren hazi likatsuak ditu gogoko, eta horrekin mihuraren hazia zuhaitz batetik bestera eraman ohi du. Hazi likatsua adarraren gainean geratzen da, eta zuhaitzaren itsasten da, arbola kaltetuz, mihura landare bizkarroia baita.