Antigoaleko hiztegia

Toil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 13a, 12:27
Toila (Wikipedia).

Marrazoaren antzeko itsas arraina, handi samarra

toil. iz. Marrazoaren eta arraiaren (gaztaka, bastanga…) ordenako itsas arraina, handi samarra eta gorputz luzekoa, azala latza eta kolorea grisa duena (Mustelus mustelus).

Norbaiti adarra jo / norbaiti trufa egin esateko, toilarena jo esan ohi zen. Ez hadi toilarena jotzen etorri! esatea zen ez hadi alferrikako kontuekin etorri, edo ez hadi adarra jotzera etorri. Toila animalia arriskutsua izan ohi da arrantzatu eta gero ere, horregatik arrantzaleek erabiltzen dute (zuten) makila edo mazo bat (mataputxa, mataputxeta) toilari buruan emateko; hortik dator, seguru asko, toilarenak eman esamoldea, norbait jipoitu edo norbaiti sekulakoak eman adierazteko. Eman beharrean hartu ere egin daitezke, jakina: toilarenak hartu / toilarenak jaso; esaterako, toilarenak jaso zitian kulpa handirik gabe!