Antigoaleko hiztegia

Albainu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mar. 15a, 11:59
Hari hauskorra

albainu. iz. Hari hauskorra, behin-behineko joskura egiteko erabiltzen dena hari sendoarekin egiten den behin betikoa egin aurritik; ilbana, hilván.

Arropa josten hasi aurretik albainuarekin albaindu egiten ziren, hau da, puntada luzeak emanez josi hari mehe batekin, eta norbait edo zerbait sendotu gabe zegoenean, indarrik hartu gabe, esan ohi zen: albainuan dago. Norbaitekin edo zerbaitekin bereziki pazientzia izan behar zela adierazteko esaten zen: 1)Albaina jostorratza baino luzeagoa behar. 2) Hariak beti izan behar du jostorratza baino luzeagoa, eta zerbait oso mehe zela adierazteko konparazio hau egin ohi zen: hari albainua baino finago duk hori.