Antigoaleko hiztegia

Dandarrazka / dandarrez

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mar. 15a, 12:07
Arrastaka

dandarrazka / dandarrez. adb. Zintzilik dagoena arrastaka eraman, batez ere soineko- edo gona-barrena.

Soinekoa edo gona-barrena luzeegia denean arrastaka eramatea litzateke soinekoa (edo gona) dandarrazka eramatea, baina irudizko zentzuan, arima edo animoak eraman daitezke. Horrela arima dandarrazka duela ibili, edo animoak dandarrazka dituela dabil esaten da norbait animoz baxu dabilenean. Bazen sineskeria bat (misoginoa, jakina) esaten zuena alargun edo ezkontzeko zegoen emakumeak laharrak biltzen bazituen gona-barrenean, ezkontzeko amorratzen zegoela.