Antigoaleko hiztegia

Txamar / zamar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko api. 19a, 09:48

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

txamar, zamar. 1) iz. Zerbaiten zati txikia.

2) iz. Zerbaiten hondar / kondar izaera azpimarratu nahi denean erabiltzen den hitza (diru-txamar, egur-txamar…)

3) iz. (pl) Aukeraketa bat egin ondoren azkenean geratzen direnak, hondakinak, batez ere balio gutxiko gauza direnean (pluralean erabiltzen da: txamarrak).

Zerbaitek garrantzi edo balio handirik ez duela azpimarratu nahi denean erabiltzen da; diru-txamarrak jaso esaten dugunean, esan nahi du diru apurrak direla, eta egur-txamarrak dira, aldiz, egurrak jaso ondoren geratzen diren txotxak eta ezpalak. Partiketa batean-edo ezer ez jasotzea, partila batean izpirik ez tokatzea, esan ohi da:  partiketa horretan txamarrik ere ez du ikusi. Hondarrak jasotzea, txiki aurkia jasotzea txamarrak biltzea da.