Antigoaleko hiztegia

Firin-faran / firi-fara

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko api. 27a, 16:05
Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

firin-faran / firi-fara. 1) adb. Haizeak zuhaitz-hostoak, zapiak edo antzekoak mugitzen dituen eran.

2) adb. Arinki, txoro samar, arretarik gabe, unean uneko "haizealdiak" bideratzen duen arabera; alaiki, kezka eta erantzukizunik gabe.

Arretarik gabe ibiltzeari, unean uneko irispideen arabera ibiltzeari deitzen zaio firin-faran ibili. Aldiz, haizeak zuhaitz-hostoak mugitzen dituenean sortzen duen soinuari firi-fara edo firili-faraila deitzen zaio, eta otsailak du hilabete haizetsuaren ospea: Izotzila (urtarrila), hotzak hila; otsaila firili-faraila; martxoa dinbirri-danbarra; apirila biribila, urdandegian urde hila.