Antigoaleko hiztegia

Ahardi / ordots

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 11a, 15:56
Ahardi. Txerri emea Ordots. Txerri arra

ahardi. izb. Txerri emea.

Txerriak batzuk dira ordotsak (arrak) eta besteak ahardiak (emeak). Bada txerri emea izendatzeko beste izen bat, urdanga, baina irain-hitz gisa gehiago erabiltzen da gaur egun, emagaldua edo emakume lizuna adierazteko. Erabilera horrek badu kutsu matxista.