Antigoaleko hiztegia

Otar / otarre

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko uzt. 11a, 11:51
Saskia

Otarra edo otarrea urte askoz behar-beharrezko tresna izan da gure gizartean. Era askotako lanetarako hainbat otar mota erabili izan dira. Sorbaldan eramatekoak dira kopa-otarrea eta lepo-otarrea, bigarrena aurrenekoa baino handiagoa, eta biak ipurdia estuagoa dutenak ahoa baino (herri-jakintzak dio horregatik gizentzen direla pertsonak); otarrei emandako beste zenbait izendapenek erabiltzeko era adierazten du: esku-otarre, buru-otarre, beso-otarre, neurri-otarreMahats-otarreek neurri bera zuten ahoan eta ipurdian, gurdietan ondo jarri eta erraz garraiatzeko; bizkar-otarreak, aldiz, askoz zabalagoak ziren goiko aldetin barren aldetik baino, erraz iraultzeko modukoak izateko bizkarretik kendu gabe. Norbait bizi-bizia denean, edota leku berean egotekoa ez denean, esaten da kopa-otarre azpian egotekoa ez dela edo kopa-otarre azpiko oilaloka ez dela. Esaera zahar batek dio Arotzaren etxean otarra aulki.