Ipurditik kanporatzen den haizea

puzker. iz. Uzkitik kanporatzen den heste-gasa, bereziki hotsa edo zarata egiten duena.

Norbait ezer gauza gutxi dela adierazi nahi dugunean, esan ohi dugu: hori ahuntzaren gauerdiko puzkerra duk, motel!; eta norbaitek abildade handiak dituenean zerbaitetarako, esan ohi da: horrek burruntzian puzkerra sartzeko adinako abildadea badik! edota, horrek burruntzian puzkerra sartzen bazekik!  Puzker beroa deitzen zaio isilekoari (putza), batez ere kirats handikoa denean. Norbait larri dagoela adierazteko esaten da: horrek ezin du puzkerra lasai egin, eta indarrik ez duenari puzkerrak baino indar gutxiago duela esaten zaio; eta norbait zeharo errukarria bada, puzkerraren koinatua haiz! Esaera zahar pare bat puzker hitzarekin: 1) Aitona zaharrak ditu hiru elementu: katarroa, karkaxa eta puzkerra tormentu. 2) Puzker handia kakagura, izotz handia elur-gura.