Antigoaleko hiztegia

Zuztar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 1a, 12:37
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

zuztar. 1) iz. Sustraia.

zuztar. 2) iz. Azak, artoak, oteak eta beste hainbat landarek barazkia, landarea edo laborea kendu ondoren lurrean uzten duten atala.

zuztar. 3) iz. Zerbaiten hondakina, batez ere sagar, udare edo zigarroarena.

1) Zuztar hitzak sustrai esanahia du esaten dugunean: horrek (nonbait) zuztarrak egin / bota ditu, hau da, nonbait finkatu da, nonbaitekoa egin da.

2) Landareen sustrai aldeko osagaia adierazten du; esaterako, garo-zuztar hitzak esan nahi du garoa sega edo igitaiarekin moztu ondoren geratzen den ataltxoa; era berean, artazuztar (txorkotx)deitzen zaio artoari beste guztia kendu ondoren (artaburua, maizorria, arto-lastoa…) geratzen zaion zati sustraidunari. Irudizko adieran beso eta hankengatik erabiltzen da, batez ere sendoak direla adierazteko: hanka-zuztar onak izan, beso-zuztar onekoa izan.

3) Sagar-zuztarra hitzak mutxikinaren antzeko esanahia du eta zigarro-zuztarra, txuztarra edo txuxta zigarrokina da.