Antigoaleko hiztegia

Matxarda

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 17a, 10:17
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

matxarda. 1) iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kurrikak, tenazak.

matxarda. 2) iz. Pintza, bi besoz osaturiko tresna.

matxarda. 3) iz. Gaztaina-morkotsak hartzeko erabiltzen den tresna.

matxarda. 4) iz. Pintza, gorputz adar atzitzailea (miserek edo txangurroek dituzten aurreko haginak, esaterako).

matxarda. 5) adj. Emakumeez mintzatuz, maiseatzailea.

matxarda. 6) adj. Neskatilez mintzatuz, bihurria eta nortasun handikoa.

Matxarda, hitz benetan antigoalekoa, hainbat tresnari deitzeko erabili izan da, beti ere bi atal edo zatiz osatutakoak, pintzak eta tenazak, esaterako. Zarautzen azkeneko erabilera gaztaina-lakatzak jasotzeko erabiltzen zen tresna bat izendatzeko izan zen, Gaztainaren aldakaitz baten zatiarekin egin ohi zen eta gaztaina-lakatzak (arantzaz beteak) jasotzeko erabiltzen zen hegazti baten mokoaren antzera ireki eta itxiz.