Antigoaleko hiztegia

Zakil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 26a, 10:02
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

zakil. 1) iz. Hazia nahiz gernua kanporatzeko organo zutikorra, sabelpean kokatua dagoena.

zakil. 2) iz. Lihoaren, kalamuaren eta kidekoen zurtoinaren zati gogorra.

zakila-buelta. iz. Joan-etorri jakineko bira, hasi eta bukatu leku berean egiten dena.

Sexu-organoak izendatzea tabu izan den aldetik, alu hitzarekin gertatzen bertsua gertatzen da zakil hitzarekin: hainbat hitz erabili dira gizonezkoaren sexu-organoak adierazteko: adar, aldaba, anaia txiki, berdel, biolin, buztan, hankarteko birabirkin, hankarteko isipu, hankarteko istribilo, hankarteko jostailu, hankarteko txorten, hirugarren hanka, kanpai, kikil, lakatz, pendola, pitila, pitilin, pitito, tolete, txistu, txorta, zinbel, zintzilikario, zozo… Umearena denean, edo txikitasuna azpimarratzeko, beste zenbait hitz ere erabili izan dira: antxoa txiki, pitilin, pitiño, txiliño, txilipitu, txitxarrillo, txitxilin, txitxiliño, txitxiño, zozoliño…