Antigoaleko hiztegia

Ahozikin / ahobeltz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 5a, 10:50
Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

ahozikin. adj. 1) Hitz egitean birao, maldizio, hitz itsusi edo lohiak erabiltzen dituena. 2) Gaizki esaka aritzen dena.

ahobeltz. adj. Ahozikina, biraolaria.

Irain-hitz gisa erabiltzen dira maiz: hago isilik, ahozikin hori! Sekulako ahobeltza zen halako, beti gorrian eta madarikazioka aritzen zen.