Antigoaleko hiztegia

Zikoitz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 5a, 10:58
Xuhurra, ondasunak gordetzen dituena, gastatzeko beldurra duena

zikoitz. adj. Xuhurra, dituen ondasunak ez emateko eta ez gastatzeko gehiegizko joera duena. Hedaduraz, zerbait elkorra denean, emaitzarik ematen ez duena, zikoitza dela esan ohi da.

Norbaitek bere ondaasunak edo diruak gordetzeko soberako joera duenean, zikoitza dela esan ohi da (Zarautzen xuhurra dela esan ohi da sarriago). Badira esaera politak izaera hori adierazteko: horrek azkazal azpiko zikina ere ez lioke inori emango, horrek etxeko tximiniatik ateratzen den kea ere ez lioke inori emango. Esaera zaharrak ere badira: 1) Burnigile zikoitzak zotzezko ganibeta. 2) Gizon zikoitzaren ondorengoak, diru-xahutzaileak. 3) Zikoitzak dio kasu-egile dela (arretatsua, zuhurra), beldurtiak zuhurra dela