Antigoaleko hiztegia

Gatzontzi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 17a, 16:53
Gatzarentzako ontzia

gatzontzi. iz. Sukaldean erabiltzen den gatza edo jatorduetan mahaian erabiltzen dena gordetzeko ontzia.

Jakiak (arraina eta okela, batik bat) alferrik galtzen hasten direnean gai egoki bilakatzen dira zenbait intsektuk han jar ditzan bere arrautzak; arrautza horietatik sortzen dira harrak. Garai batean hori saihesteko era bakarrenetakoa gatza erabiltzea zen. Gatzontzi batean harrak sortzea ezinpentsatzekoa da, beraz; bi arrazoi egon daitezke hori gertatzeko: gatzontziaren nagusia erabat zabarra eta zikina izatea, arduragabea, ezaxola edota erabat zoritxarrekoa izatea, dena gaizki ateratzen zaion horietakoa. Horregatik, (inoren) gatzontzian ere harrak sortu direla esaten dugunean, bi gauza adierazi ditzakegu: inor hori alproja hutsa dela, largea, arduragabea, ezaxola edota gizagaixo hori zoritxarrekoa dela, dena oker irteten zaion horietakoa. Pertsona batek gatz gutxi badu, babalore samarra bada, memeloa, gatza gatzontzian eta zentzua auzoan duela esan ohi da.