Antigoaleko hiztegia

Txintxosta, ile-txintxosta

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 23a, 10:21
Ilez egindako txirikorda, trentza

txintxosta. iz. Ilez egindako txirikorda, trentza.

Buruko ilea hiru ile-sortatan (edo gehiagotan, baina ohikoena hiru izatea da) banatzen dira, eta hiru sorta horiek elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen da txintxosta; ileak era apainean biltzen dira horrela, eta, aldi berean, erosoago eta eramangarriago bilakatu ile luzea. Gero, goma edo xingola batekin muturrean lotzen da txintxosta egin berria.