Antigoaleko hiztegia

Motots, ile-motots

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 23a, 10:24
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

motots. 1) iz. Ile multzoa, bereziki buruaren atzealdean bildutakoa.

motots. 2) iz. Zenbait animaliak (hegaztiek, batik bat; ikusi argioilarra edo hegabera) buruaren goialdean duen gandor edo luma multzoa.

Ilea biltzen edo moldatzen denean (lotu, multzo batean bildu, txirikordatu…) ilea mototsean jarri dugula esan ohi da. Motots hitza (Zarautzen, behintzat) erabiltzen da ileak buruaren atzeko eta goiko aldean goma edo xingola batez lotzen denean (koleta bat osatuz). Berez, ileak bildurik osatutako edozein ile multzori deitu geniozaioke motots, baia horietako bilduenei moño edo moñeti deitzen zaio gaztelaren eraginez. Zerbait gogo biziz desiratzen denean, zerbait lortzearren edozer egiteko prest gaudela adierazteko (ezergatik) mototsa salduko genukeela esan ohi da. Haserrea adierazteko euskaraz dauden hamaika esamolderen artean hauxe da bat: ama zeuenaren moñeti!