Antigoaleko hiztegia

Adats, ile-adats

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 23a, 10:25
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

adats, ile-adats. 1) iz. Buruko ileen multzoa, bereziki ilea luzea denean.

adats. 2) iz. Kometen gunetik ateratzen den luzakina.

aingeru-adats. iz. Kuiaren familiako (Cucurbitaceae) landare espezie baten (Cucurbita ficifolia) fruituarekin (zirikilote) egiten den gozoki edo dultzea. Aski ezaguna da gozogintzan.

Mexikon oraindik hitz egiten den nahuatl hizkuntzan tzilacayutli izena omen du kui horrek, eta kui leuna esan nahi omen du (halaxe baita haren azal berdea). Beharbada nahuatletik euskarara egindako jauzian tzilacayutli zirikilote bilakatu zen; badu halako aire bat, gaztelaniazko cidra cayote hitzak adinakoa, behintzat. Gaztelaniazko cabello de ángel delakotik dator aingeru-adats deitze hori, itxura denez.