Antigoaleko hiztegia

Txermen

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko aza. 28a, 17:18
Udarea, madaria

txermen. iz. Udarea, madaria; bereziki, udare mota txikia eta gozoa.

Txermenak, madariak, udareak… hainbat izen hartzen ditu fruta mota horrek. Txermena (lehen, behintzat) udare mota bati deitzen zitzaion batik bat, Zarautzen, sanjuan udarea ere deitua denari. Urte asko irauten duen udareondoak dira (ziren, gaur gero eta gutxiago daude) eta hosto txikiak eta fruitu txiki gozoak ematen ditu. Gizonezkoen arteko hizkera lizunean txermenak emaztekiaren titiak dira (arrunkeria nahikoa da hala deitzea).