Antigoaleko hiztegia

Matraka

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urt. 15a, 12:19
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

matraka. 1) iz. Karraka; Aste Santuan, Ostegun Santutik Pazkoa bezperaraino, kanpaien ordez erabiltzen zen soinu-tresna.

matraka. 2) iz. Iskanbila, istilua; matrakan ibili da istilu edo iskanbiletan ibili.

matraka. 3) iz. Behin eta berriz errepikatzen den eskakizun edo hizketaldia; batik bat, matraka eman esaldia erabiltzen denean.

matraka. 4) adj. Neskez mintzatuz, ausarta dena edota bihurri samarra.

Aste Santuko zenbait egunetan (Kristo hil eta berpiztu arteko egunei dagozkienetan) ez da kanpairik jotzen elizatan; ordez, lehen behintzat, soinu-tresna berezia erabiltzen zen: matraka edo karraka. Bestalde, matrakan ibiltzea istiluak sortzea da, eta matraka ematea behin eta berriz kontu berarekin kalaka ematea, aspertzeraino. Norbait matraka ematen ari denean, eta isilerazi nahi dugunean, esaten zaio: txintxarria isildu!. Horrez gain, hori matraka! esaten dugunen pertsonaren izaera bihurria adierazteko erabili ohi dugu. Era horretan erabiltzen denean generoaren marka izan ohi du (neskekin erabiltzen da bereziki, alegia: hori neska matraka!).