Antigoaleko hiztegia

Basur

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 5a, 10:36
Ihintz handia

basur. iz. Ihintz handia, batez ere baso, zelai edo barrutietatik ibiltzean arropak edo gorputza erabat bustitzeko gai dena.

Egun bero heze baten ondoren gau hotza izandakoan gertatzen den fenomenoa da basura. Tenperatura handia eta hezetasuna ere handia dagoenean, atmosferako aireak gaitasun handia du hezetasun-maila oso handia gordetzeko bere baitan; gauez tenperatura jaisten bada, aireak hainbeste ur gordetzeko gaitasuna galtzen du, eta gehiegizko hezetasun hori guztia landareetan kokatzen da ihintz ugaria sortuz: hori da basura.