Maiseatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 27a, 17:06

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

 

maiseatu. 1) ad. Marmarrean ibili, gaizki esaka aritu.

maiseatu. 2) ad. Intentzio txarrarekin ikusmiran ibili, norbaiti kritika egiteko hark egindakoa asmo txarrez aztertzen aritu.

maiseatu. 3) ad. Norbaiti burla ankerra egiten aritu, min egiten duen isekan aritu.

Gehienetan, maiseatzen ibiltzeak (Zarautzen maxiatzen ibiltzea esan ohi da) esan nahi du norbaitengatik edo zerbaitengatik gaizki esaka aritzea, kritikatzen aritzea, norbaiti aztalak jaten. Dena dela, marmarka aritzea ere adieraz dezake, trapu zaharrak astindu gabe edo intentzio txar handirik gabe. Bestalde, norbait maiseatzera joatea hari adarra jotzera joan edo haren kontura barre egitea da. Badira antzeko beste esamolde batzuk ere: maiseaketan ibili, maiseoan ibili