Garrotean

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko mar. 11a, 09:35

Fundamentuz, pulamentuz

garrotean. adb. Fundamentuz aritu; zerbait egiteko behar adina gatz eta kemenez jardun.

Zentzu onean bezala txarrean ere erabil daiteke. Horrela, garrotean jardun genuen goiz osoan bezalako esaldi batek adierazi nahi du goiz osoa enpeinu handiarekin aritu ginela zernahi eginkizunetan;  bestalde, esaten badugu garrotean hartu zituela nagusiak, esan nahi dugu lana gogor eragin ziela nagusiak, eta lana gogor egin behar izan zutela langileek. Gehienetan, garrotean ibili taxuz eta fundamentuarekin ibiltzea esan nahi du. Ez da kaletarren hitza, baserri kutsu nabarmena du.