Mizkin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko api. 8a, 12:09

Gutxi jaten duena edo janari arruntenei muzin egiten diona

mizkin. 1) adj. Gutxi jaten duena.

mizkin. 2) adj. Janari arruntenei muzin egiten diona.

Alde batetik, mizkina da gutxi jaten duena, zerbaitengatik jangartxu dagoena, jateko gogorik gabe; beste batetik, mizkina da janari arruntei muzin egiten diona, berak nahi dituen jakiak bakarrik estimatzen dituena, janari askori muzin egiten diona. Jatun txarra denari, mizkina dela esaten zaio.