Antoxin / antuxun

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko mai. 7a, 11:15

Metal esmaltatuzko ontzi heldulekuduna

antoxin / antuxun. iz. Ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko edota metal esmaltatuzko ontzi heldulekuduna.

Garai batean aski erabilia izan ohi zen ontzi hori, edari hotzak zein beroak edateko egokia zelako, eta sutan berotzen ere jar zitekeelako hala behar izanez gero. Gosari txikia egiteko, kafea hutsik edo pattarrarekin goizean goiz hartzeko edota su txikian berotutako zerbait hartzeko antoxina sarri erabiltzen zen. Jatorri edo iturburu onetik emaitza ona datorrela adierazteko esan ohi da:Antoxin onak ardo ona.