Behin badarik ere, behinbaike

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 15a, 19:00

Behin behintzat, gutxienez behin

behin badarik ere, behinbaike. lok. Behin behintzat, gutxienez oraingoan edo gutxienez behin.

Ahaztu samarra daukagun lokuzioa da behin badarik ere (Zarautzen behinbaike edo antzeko zerbait ahoskatzen dena). Horren kidea da badarik ere (Zarautzen baike), "gutxienez, besterik ez bada…" esan nahi duena, gutxi gorabehera.

Eman hori baike (badarik ere)! = Besterik ez bada, eman hori, behintzat!.

Egidak kasu behin baike (badarik ere) = Egin kasu oraingo honetan behintzat!