Derrigor

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 23a, 14:50
Nahitaez, baitezpada

derrigor. adb. Nahitaez, baitezpada.

Nahi eta nahi ez egin beharrekoa da derrigorra, eta derrigor egin, derrigorrez edo derrigorrean esaten dugunean adierazi nahi dugu nahitaez egin behar dela. Nahitaezkoari, egin beharrezkoari deitzen diogu derrigorrezkoa, eta derrigortzea zerbaitetara behartzea da. Hiltzetik ez dela inor libratzen adierazteko esan ohi da: derrigorrezkoa hiltzea da edo derrigorrezkoa heriotza da.