Agure gordin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abu. 12a, 11:59
Ikusi hitzaren esanahiak

agure gordin. 1) adj. Osasunez ongi dagoen agurea.

agure gordin. 2) adj. Sexu-grina galdu ez duen agurea, eta bereziki lizunkerien zalea dena.

Agure hitza denborarekin hitz markatu bilakatzen joan da, eta, atso hitzarekin batera, kutsu gaitzesgarria jasotzen, adineko pertsona erabiltzea politikoki zuzenagotzat jo delako. Hala ere, gogoratu beharko genuke hori ez dela beti horrela izan, eta agure eta atso erabiltzen zirela pertsona batek adin handia izateari kutsu gaitzesgarria eman ordez estatus bat eskaintzen zion garaian ere. Gogoan hartzekoa da, baita ere, aitona eta amona ez direla agure eta atso ordezkatzeko hitz egokiak, pertsona edadetu guztiak ez baitira amona edo aitona bihurtu. Seguru asko gaztelaniazko viejo/vieja peioratiboak eta abuelo/abuela kuttunagoak ekarri dute gurera agure eta atso baztertzeko joera hori. Agure gordin deitzen zaie osasuntsu jarraitzen dutenei eta badute alderdi ilunago bat, agure gordin esaten baitzaie, baita ere, agure lizunei; biak ere, agure gordin, agure lizun (hau oraindik egokiagoa, nik uste), egokiagoak dira gaztelaniatiko viejoverde baino.