Lardaskeria

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urr. 16a, 11:53

Ikusi hitzaren esanahiak

lardaskeria. 1) iz. Abilezia edo arretarik gabe egindakoa; narrasa, txukuntasunik gabe egindako lana.

2) iz. Narraskeria, nahas-mahasa.

3) iz. Lizunkeria, sexuarekin zerikusia duenean, batik bat.

Gauzak lardaskatu esaten da gauzak nahasi, desegin, mordoilotu egiten direnean, duten ordena edo egitura hondatzen denean. Gauzak txukuntasunik gabe egiten dituena lardatsa da, eta lardaska egiten du lana. Norbaitek jan beharrean jakiak nahasi, desegin edo platerean pilatzen edo sakabanatzen dituenean jatekoa lardaskatu egin duela esaten zaio, eta zerbaiti duen ordena edo egitura hondatzen bazaio dena lardastu edo lardaskatu duela. Norbaiti esan nahi bazaio lizunkerietan ibili dela, sexu-kontuetan, lardaskeriak egiten ibili dela esan geniezaioke.