Gandu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 8a, 16:11

 Ikusi hitzaren esanahiak

duena.

gandu. 2) iz. Behe laino mehea, eguratsa eta paisaia zerbait lausotzen duena.

gandu. 3) iz. Beiran sortzen den lurrun geruza.

Gandu deitzen zaio begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixkari; ganduak ikusmena iluntzen du eta gauzak argi eta garbi ikustea eragotzi. Gandua da, baita ere, zerbait ondo ikustea eragozten duen edozer, izanhautsa, lainoa edo beste zerbait. Eta azkenik, gandu deitzen diogu beiretan itsasten den hezetasuna, lurruna edo lausoa, gardentasuna kentzen diena beira horiei. Begian gandua eduki esamoldeak bere zentzu zuzenenean begiko gaixotasun bat izatea esan nahi du, kataratak edukitzea, baina zentzu zabalagoan ere erabiltzen da esateko zerbaiten edo norbaiten aurrean itsuturik egotea, ez ikustea besteentzat nabarmena dena. Horrelakoetan gehiago erabiltzen da plurala: begietan gandua eduki; esaterako, horrek gandua du begietan, ez da konturatzen adiskide hori bere diruaren bila dabilela.