Sisibasaka / sisipasaka

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 8a, 16:12

Hitzak behar bezala ahoskatu ezinik

sisibasaka. 1) adb. Hitzak behar bezala ahoskatu ezinik.

Norbaiti esaten zaio sisibasa edo sisibasaka ari dela hitzak behar bezala ahoskatzen ez dituenean, batez ere S eta Z nahasten edo gaizki erabiltzen dituenean. Zarautzen eta inguruetan ez ditugu bi soinu horiek bereizten eta sisibasa hitz egiten dugu edo sisibasaka ibiltzen gara gehienetan (ahoskera landu eta zaintzen ez badugu, behintzat). Beste zenbaitetan eseak zeta gisa ebakitzen dira, horri deitzen zaio zizipaza aritzea.