Oraindik orain

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 22a, 15:59

Duela gutxi

oraindik orain. (adb.) Arestian, duela gutxi, oraintsu.

Esamolde hori, oraindik orain, duela denbora gutxi adierazteko erabiltzen da, zerbait oraintsu izan edo gertatu dela argitzeko. Antzekoa da  oraindik oraingo esamoldea, eta esan nahi du oraintxe bertakoa, berria. Hala ere, zenbaitetan ironiaz erabiltzen da albiste zahar edo ezaguna dela azpimarratzeko. Esaterako, norbaitek esaten badu "Ba dakizue hau eta bestea?" eta entzuleek: "oraindik oraingo kontuekin hator, motel!".