Deskuiduan

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abe. 17a, 14:39

Ikusi hitzaren esanahiak

deskuiduan. 1) adb. Oharkabean, nahita ez denean, hutsegite edo arreta faltaz egiten denean.

deskuiduan. 2) adb. Menturaz, kasualitatez.

Deskuidu deitzen zaio arreta faltaz egindakoari, baita asmo txarrik gabe egindako hutsegite edo nahasteari. Deskuiduan egiten diren gauzak oharkabean egindakoak dira, borondate txarrik gabe, eta arreta faltaz, gehienetan. Bestalde, beste era batera ere erabiltzen da deskuiduan hori, eta horrelakoetan kasualitatez esanahia izan ohi du. Esaterako: Deskuiduan egokitzen bazaizu izeko ikustea, eman iezazkiozu eskumuinak.