Enbustero / enbustera

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ots. 28a, 19:35

Ikusi hitzaren esanahiak

enbustero. 1) adj. Gezurtia, gezurra esaten duena.

enbustero. 2) adj. Limurki edo zurikeria erabiliz lortu nahi duena gezurraren edo engainuaren bidez eskuratzen duena.

enbustero. 3) adj. Musu, laztan edo joera txeraren bidez norbait engainatu nahi duena.

Enbustero hitza gaztelaniatik hartutakoa da, jakina, eta bere zentzu zuzenean gezurtia esan nahi du, gezurrak esaten dituena. Euskaraz, ordea, gure inguruan bederen, beste adiera bat (edo bi) ere baditu. Norbaitek beste bat engainatzen duenean limurkeriaz, edo zurikeriaren bidez egia ez dena apainduz edo dotoretuz, enbustekerian ari da, enbusteroa da. Adiera hori era xamurragoan erabiltzen da (batez ere umeekin edo umeez ari garela) norbaitek musu, laztan edo hizkera edo jokaera xamurrez norbait bere helburuetara lerratu nahi duenean; musu edo txeratsu agertze horiek interesatua direnean, alegia; horrelakoetan esan ohi da: enbustero halakoa! Gaztelaniatik hartutako beste hainbat hitzek bezala generoaren marka gordetzen du zenbaitetan (kalko okerra eginez), eta enbustera erabiltzen da neska edo emakumeentzat.