Gonbito

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 2a, 20:47

Oka egitean botatzen dena

gonbito. 1) ad. Oka egitean ahotik botatzen dena.

Ez dakit hala izan zen, baina badut errezeloa gonbitoak botatzea gaizki ikusitako zerbait izan dela, eta horregatik baztertu egin da hitza eta perifrasiak erabili dira bere ordez. Hala eta guztiz, gonbito hitza egokiago da, nik uste, ordez erabiltzen diren beste zenbait esamolderen aldean: txahala egin, txahalarena egin, txahala bota… Badirudi hitz neutroa oka egin dela, baina ez nuke gonbito baztertuko: gonbitoka ari da, gonbitolarria dut/daukat… erabiltzeko moduko (erabili beharreko) esaldiak dira. Beste modu batzuk ere erabiltzen dira gauza bera adierazteko; horrela, botaka aritu da, botaka leher egin beharrean jardun du, gorakoak eman dio… Gonbitolarria edukitzea honela ere adieraz daiteke: botagalea dut, botalarriarekin ibili naiz hiru egunez, botagura dut… Bada gonbitoak eta beherakoak gaixotuta (jakiek eragindako gaixotasuna edo intoxikazioa dela bitarteko, esaterako) ibiltzea adierazteko esamolde bitxi bat: goitik eta behetik ibili da.