Maskuri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 9a, 18:26

Ikusi hitzaren esanahiak

maskuri. 1) iz. Mintzezko zorroa, giltzurrunei darien pixa biltzen duena.

maskuri. 2) iz. Buruhandiek umeei-eta jotzeko erabiltzen duten puxika, garai batean txerriaren maskuriarekin egiten zena.

Maskuri (nik esango nuke Zarautzen erabiliagoa dela maskubi) deitzen zaio giltzurrunek jariatutako gernua biltzen duen mintzezko zorroari. Garai batean txerrien maskuriak puztu, lehortzen utzi eta egiten ziren buruhandiek erabiltzen zituzten puxikak, hortik maskuri deitzea haiei ere. Maskuriko katarroa eta ipurdiko katarroa dira zistitis gaixotasunaren herri izenak.