Nibirri-nabar, ñibirri-nabar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 20a, 11:22
Kolore ugari dituena

nibirri-nabar, ñibirri-nabar. adj. Kolore ugari dituena, kolore nahasi edo askotakoa.

Nabartasunaren zehaztasuna adierazteko erabiltzen da nibirri-nabar eta ñibirri-nabar txikigarria, batez ere arropa edo oihalen kolorea adierazterakoan. Berez, kolore askotakoa denari, kolore nabarrak dituenari, deitzen zaio nibirri-nabarra. Kolore horiek aukeratuak badira zikin orbanak errazago estaltzeko, arropa hori zikin-estalia dela esan ohi da; bestalde, jantziaren nabartasun hori koloretsua, deigarria, sobera nabarmena bilakatzen denean, nibirri-nabarra izateaz gain sugeak ikaratzeko moduko soinekoa edo jantzia dela esaten da.